naked

Deuseztatzaileak bere lana burutu du

Isilik. Horrela darama azken urtea webzine honek. Ez da esatekorik ez dugulako. Ezta norbaitek isilarazi gaituelako. Baina gure lana bukatutzat ematen dugu. Arrazoiak, asko. Baina ez gara orain topikoekin hasiko. Zarata handirik ez dugu egingo eraikina uztean. Agian arrazoi garbirik ez dagoelako. Agian aurrera egitea nahiago dugulako.

Dena delakoa, gure lana bukatutza ematen dugu.

Hala ere, agur esan baino lehen azken begirada bat eman nahi izan diogu atzean uzten dugunari. Eta ezin gara desagertu jarraitu gaituzuenoi eskerrak eman gabe. Ezta elkarrizketatuak izan zaretenoi. Are gutxiago gure lana modu batean edo bestean zabaldu duzuenoi.

Deuseztatzaileok ez zaituztegu ahaztuko.

Adi egon zaitezte, forma berriak hartu baititugu. Laister honen berri izango duzue. Itzalen artean bila gaitzazue.

beharbada interesatuko zaizu...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>